Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas

2012-01-26

Singmark

Zeinu Hizkuntzako klaseetan Gorren Komunitateari buruzko informazio anitza eskuratzen ari gara. Entzule izanda gauza gehienak aho zabalik uzten gaituzte, horietako bat Singmark talde edo abeslari finlandiarra da. Hona hemen bere abestietako bat:


Argi eta garbi geratzen da artista honen lanarekin nahia ahala dela eta gorrek musika egiten eta ikusten gozatu ahal dutela!!

2011-04-11

Musika lexikoa ikasteko

Zenbatetan erabili ditugu abestiak hizkuntzak ikasteko? lexikoa zein ahoskera! Egia da, askotan "kiwi-melon" fenomenoak gure ikasketa fonikoa guztiz kakazten zuela. Baina hala ere noizbehinka zer edo zer ikasten genuen.

Pasadan astean, lagun dudan filologo espaniar batekin egon nintzen hizketan nola zenbait abeslarik ez ohikoak diren hitzak haien abestietan sartzen zituzten, eta ondorioz, guk, abeslari ez profesionalok ikasten genituen. Adibide gisa Alaskaren abestiak.

Gutariko nork ez du "¿a quien le importa?" edo "bailando" edo "ni tu ni nadie" abestu? Ba harrigarria izan arren, abesti horiei esker gutariko askok "me consta" edo "atormentarse" bezalakoak ikasi, eta abestu, ditugu. Ala ez?

Beraz, behintzat espainiera ikasteko Alaskaren abestiak ez daude batere txarto!

2011-03-17

Abesteko beste era bat

Gaur bertan ikusi dut Zea Mays-en bideoklip berria eta harritu baino gehiago egin dit. Musika, abestiak eta kantuak hitz idatzi eta ahoskatuekin lotzen ditugu, baina Negua joan da ta abestiaren bideoklip-ean pauso bat urrunago doaz: Zeinuen hizkuntzaren bidez transmititzen dutelako, musikaz eta hitz abestuez gain, mezua.


XXI. mende honetara musika eta abestiak moldatu behar direlaren seinale gisa har dezakegu. Eta gure buruari galdera bat egin: Zergaitik ez zeinuen hizkuntza ikasi honetan gure sentipenak adierazteko?