Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluaketa. Mostrar todas las entradas
2013-03-11
2013-03-08
Ebaluazio mota berrien adibideak
2007. urteko "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Dekretu Kurrikularra"ren III. eranskinean, hau da, oinarrizko gaitasunei buruzko eranskinean; hau esaten da informazioa tratatzeko eta teknologia difitala erabiltzeko gaitasunari buruz:
"Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasun hau. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa." (Dekretu Kurrikularra, 2007, 20. or)
Antonio Pérez-ek bere "La competencia digital en el alumnado de la ESO: de la definición teórica a la realidad práctica" deituriko hitzaldian, gaitasun digitalak hartu edota ikutu ditzakeen hainbat alor aipatu eta sakontzen ditu. Haietako azkena Informazio eta Komunikazio Teknologien (hemendik aurrera IKT) inguruko gaitasunaren ebaluazioari buruzkoa da.
Hitzaldiaren atal honetan ICILSaren (International Computer and Information Literacy Study) zenbait zertzeladatxo aurkezten dizkigu. Ikerketa honetan oinarriturik, gaitasun digitala, adibidez, lau era desberdinetan ebaluatu daiteke:
- Eskolaz kanpoko kirol talde batean izena ematea.
- Ikasketa bidaiaren antolaketa.
- Gazteagoak diren ikasleei gizakion arnasketa azaltzea.
- Produktu jakin bat saltzea.
Aipaturiko lau modu hauek, 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako (hemendik aurrera DBH) baliagarriak dira soilik, egoera praktikoetan oinarrituak daude, eta hauek burutzeko IKT ezberdinak erabili beharko dituzte.
Guztietatik, 3. ebaluazio erari jarriko diogu arrtea. Henetan, ikasleek, 4. DBHko ikasleek, gizakion arnasketa prozesua azaldu behar diete Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei. Jarduera aurrera eraman ahal izateko 4. DBHko ikasleek arnasketa prozesuari buruzko informazioa bilatu, hau ulertu, moldatu eta azaltzeko orduan behar izango dituzten materialak (bideoak, argazkiak, eskemak, power pointak, pecha kuchak...) prestatu behar dituzte. Lan guztia IKTetan oinarriturik egingo dute, beraz hauek eskeintzen duten eskeintza zabalari esker gaitasun digitala martxan jarriko dute.
Euskara eta Euskal Literatura deituriko ikasgari (neure irakas materia baita) dagokionez, aurreko ebaluazio proba baliagarria izan daiteke; literatura, zein gramatika lantzeko.
Literatura arloan, adibidez, ikasgelan bertan landuko diren idazle edota testu motak azaltzeko balio du ebaluazio proba hau. Ikasle taldeak egin daitezke eta talde bakoitzari ikasturtean zehar jorratuko den gai bat banatu ahal zaie. Ikasleek aurkezpen data kontuan izanik haiek bilatu beharko lukete informazioa, aurkitutakoa ulertu eta prozesatu, eta aurkezpen egunerako materiala prestatu. Egun horretan irakaslea ikasleen artean jesarriko litzateke eta haien aurkezpena entzun eta ebaluatuko luke, erabilitako informazioaren baliagarritasuna, azalpenen kalitatea eta erabilitako material guztiak (aurkezpenekoak eta bibliografian agertzen direnak) kontuan izanik.
Egoera praktukoetan oinarritutako ebaluazio mota hauek oso baliagarriak direla uste dut, bai sakondutakoa, bai besteak ere. Hauei esker, nire ustez, ikasleen gaitasun digitala garatzeaz gain, oinarrizkoak diren ikasten ikasteko gaitasuna, hizkuntza-komunikazio gaitasuna eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunak ere, besteak beste, garatzen dira edukiak lantzen diren heinean.
Beraz, Pere Marqués-ek zioen kultura berri honen jakintza berriak ebaluatzeko era bikainak dira ICILSari esker Antonio Pérez-ek aurkeztu dizkigunak.
2011-04-18
Ikasleen copy-paste-a
Ikasleen azken teoria sarrerak zuzentzen nabil. Hauek zuzendu eta gero haien notak jarrita egongo dira! Baina, nire zuzenketak harriduraz eta frustrazioz bete dute ikasle batzuen copy-paste-ak. Ez dute informazioa birmoladatu, berdin berdin kopuatu dute!!
Gogoan ditut nire ikasle garaiak, eta guk ere copy-paste-a erabiltzen genuen; ados! Baina, disimulatzen saiatzen ginen, hitzen ordena aldatuz edota iturri desberdinak nahastuz paragrafo berean.
Baina gaur egungo ikasleek ez dute horren besterako denbora edo gogorik edo lotsarik!! Beraz, copi-paste-dun teoria sarrerak ez ditut kalifikatuko eta "zigorra" haien benetako euskarako irakaslearen esku utziko dut. Edota beste ideiarik daukazue?
2011-03-25
Ebaluaketa eta prosa bideratuan murgiltzera!
Heldu da praktiketako memoria amaitzen saiatu eta ikasleen lanak ebaluatzeko garaia. Praktikak amaitu zitzaizkidan joan den astean eta III. moduloan astebete daramat.
Alde batetik, ikasleen lan guztiak objektiboki zuzendu eta ebaluatu behar ditut, haien 3. ebaluaketako puntu bat joakoan dagoelako. Guztiek ez dute berdin parte hartu, batzuk parte hartu ere ez dute egin eta! Batzuek lan txukunak idatzi eta sortu dituzte, beste batzuek ez hainbeste (nahi ez zutelako gehien bat). Esperientzi polita izan da, zenbaitetan gogorra; baina orokorrean ona! Orain, irakasle izatearen alderik itsusienean sartzeko garaia heldu zait: zuzenketak eta ebaluaketak.
Bestetik, praktiketan egindako guztia 15-40 orrialdetan batu behar dut. Baina zelako 15-40 orrialde! Dena gomendatutako luzerarekin eta ordenarekin zehaztua dago. Idatzi eta idatzi nabil, baina gaur amaitzen baldin badut nire praktiketako tutoreari igorri behar diot pixkat "zuzendu" dezan.
Beraz, banoa berriro ebaluaketa eta prosa bideratuan murgiltzera!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)