Mostrando entradas con la etiqueta Galderak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Galderak. Mostrar todas las entradas
2013-04-13
2012-04-23
"Rayo" eta "relámpago" berdinak ote?
Badaramagu astebete eguraldiari buruzko zeinuak ikasten eta behin eta berriz egoera desberdinetan praktikatzen eta gaur goizean kontzeptu zalantza bat sortu da klasean. Gure ZHko eskolak ZHn dira, baina edozein galdera edota edozein hitz galdetzeko gaztelaniara jotzen dugu, gure irakasleek ez baitakite euskararik.
Gaur arte, niretzat, rayo eta relámpago hitzak sinonimoak izan dira. ZHn zeinu bera daukate bi kontzeptuek, baina hispaniar filologoa den ikaskide batek argitu digu berez ez direla sinonimoak. Orduan nik, nire ezjakintasunetik abiatuta, azaldu diot niretzat gauza bera zirela eta euskaraz, nik behintzat, hitz bakar batez adierazten ditudala kontzeptu biak.
Etxera heldu bezain pronto ordenagailua piztu, koadernoa zabaldu eta hiztegietan begiratzen hasi naiz ene jakinmina asetzeko erantzunaren bila. Eta hauxe aurkitu dut:
- Rayo: tximista, oinaztura, oinaztarri, oinazkar
- Relámpago: oinaztargi, tximistargi
- Rayo: oinaztu, inusturi, inizitu, oinaztarri, oinaztura, tximista, ortzi, oinazkar, arraio
- Relámpago: oinaztu, inusturi, inizitu, oinaztarri, oinaztura, tximistargi, ortzi, oinazkar
Kontuan izanik hiztegietan agertzen diren sinonimo asko ez ditudala inoiz entzun, lagun eta senideei galdetu diet ea haiek nola esaten duten euskaraz rayo eta relámpago.
Badirudi, lortutako erantzunetan oinarrituz, gehienok, ez dugula rayo eta relámpago hitzen arteko desberdintasunik egiten, hots, guretzat sinonimoak direla. Beraz, euskaraz hitz berarekin adierazten ditugula bi kontzeptuak.
Guzti hau kontuan izanik, eta galdetuak izan diren pertsona guztiak Bizkaikoak direla jakinda, posible litzateke gaztelaniaz sinonimotzat hartzearen arrazoia bizkaieraz hitz beraren erabilera izatea?
2011-06-14
1969 vs. 2009
Argazki hau facebook-ean Masterreko ikaskide batek zintzilikatu du, eta nik hona ekarri dut honako galderarekin: HAU OTE DA GURE ETORKIZUNA?

2011-05-14
Hausnarketara eraman nauen esaldi oso interesgarri bat
MALerako irakurgai baten irakurri nuen pasadan egunean hausnarketara eraman nauen esaldi oso interesgarri bat. Orain ez dakit zein irakurgaietan dagoen, ez dudalako aurkitzen, beraz ezin dizuet esan nork esan zuen; baina gutxi gorabehera horrelako zerbait zen:
Hoy en día estamos en un sistema educativo del siglo XIX, con profesores del siglo XX y alumnos del siglo XXI.
Benetan baieztapen harrigarria da ezta? Ba, segundu batengatik pentsarazten hasi nintzen eta egia dela uste dut. Gaur egungo sistema zaharkitua dago gaur egungo gizartearen beharrizanekiko, eta guri eta oraindik eskoletan irakasten ari diren hainbat irakasle (ez dakit zenbat denbora daramatzatenak jubilatzeko) batzuk behintzat ez dute nahi birziklatu edota uste dute horretarako zaharregiak direla, eta ondorioz haien metodologiak eta eskolak emateko era berdin berdinak dira.
Baina nola liteke horrelako egoera batean bizitzea? Badirudi, masterrean entzundakoa kontuan izanik, etorkizuneko irakasleon esku dagoela, edo gure bete beharra izango dela, XIXtik XXIra salto egitea. Baina zergaitik? Ez al da irakaskuntzan parte hartzen eta hartuko dugun guztion zeregina?
2011-04-04
Batua ala euskalkia?
Irakaskuntzan zein hobestu behar dugu, batua ala euskalkia?
eta zergatik?
Bata hobestean, bestea ez al da kaltetzen?
Galdera interesgarriak daude gaur nire buruan, eta erantzunen bat lortu ahal izateko Julian Maiaren Euskara Batuaren eta euskakiaren arteko harremanen bilakaera irakaskuntzaren ikuspuntutik artikuloa irakurriko dut.
eta zergatik?
Bata hobestean, bestea ez al da kaltetzen?
Galdera interesgarriak daude gaur nire buruan, eta erantzunen bat lortu ahal izateko Julian Maiaren Euskara Batuaren eta euskakiaren arteko harremanen bilakaera irakaskuntzaren ikuspuntutik artikuloa irakurriko dut.
2011-03-15
Praktiken amaiera hurbileko galderak
Hau da praktikaldiko laugarren astea, beno batzuontzat hirugarrena da aste zuriaz gozatu baitugu. Aste hauetan gutariko askok gure bizitzako ganorazko lehenengo klaseak prestatu eta eman ditugu. Pertsonalki, ez da batere erraza izan, dirudiena baino zailagoa baita nerabeen burmuinetera heltzea.
Bihar nire azken bi praktika-eskolak izango ditut. Ez dakit nahi nuena lortu dudan, ezta hurbildu naizen ere; baina esperientzia honek merezi izan du! Gutxi gora-behera 60 bat ikasle izan ditut, eta guzti-guztiak oso desberdinak. Batzuetan momentu dibertigarriak sortzen ziren, baina beste batzuetan ahaztua nuen nerabeen izaera krudela loratzen zen eta etsipenera gehiegi hurbiltzen nintzen.
Hala ere, orain arte haiekin igarotako momentu guztiek zerbait erakutsi didate, eta irakasle izatearen errealitate krudela agertu didate. Galdera sakon batzuk sortaraziz: Irakasle izateko balio dut? Lor dezaket nere nerabeek zerbait ikastea era desberdin batean? Gaur egungo hezkuntza sisteman lekurik ba al dago niretzat? ...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)