Masterra iada amaitu dut! Gaur eduki dut Master Amaierako Lanaren defentsa, Masterreko azken pausoa.
Hemen daukazue defentsako Power Point-a:
http://www.slideshare.net/txikerra/hizkuntzen-irakaskuntzan-blogak-erabiltzeko-proposamen-berritzailea
Mostrando entradas con la etiqueta Defentsa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Defentsa. Mostrar todas las entradas
2011-06-13
2011-06-09
Bost egun falta dira
Bost egun falta dira MALaren defentsa egunerako. Bost egun eta oraindik behin-behineko epaimahiak eta datak besterik ez dauzkagu. Bost egun eta oraindik defentsa dexente bat ez dut prestatu. Bost egun barru 12 minututan MAL osoa laburtu eta aurkeztu behar dut. Minutu horien ostean 8 minutu eman beharko ditugu epaimahaiaren galderak erantzuten eta MALa defendatzen.
Bost egun barru 20 minutuko dueloa bizi izan ahalko dut, zeinetan nire MALa defendatu beharko dudan ene ohorea izango balitz bezala.
Gaur, PREZIarekin borrokan jarraituko dut eta defentsan esango dudan guztia behin eta berriz berregingo dut, gustoko zerbait lortu arte!
2011-06-03
MALaren defentsa
Gaur bertan MALa eta zuzendariak emandako onespena MoodleTICs-era. Azkenean MALaren sorketa aroa amaitu da, eta orain aro berri bat dator: defentsa.
Behin-behiniko daten arabera nire MALaren defentsa ekainaren 13an da, 15:00tik aurrera.
Oraindik ez naiz hasi defentsa prestatzen, espero dut astebetean defentsa sendo eta egoki bat prestatzeko gai izatea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)