Praktika onak lortzeko formulari ezinbestekoa den gauza bat falta zaiola uste dut: NAHIA. Honi esker, aipatutako osagai guztiak aurrera eraman ahal ditugulako. Beraz, praktika onen formula honako hau dela esan genezake:
Formula lortu dugun arren, irakasteko estrategia metodologikoak behar ditugu. Bestela ezingo genuke irakaskuntza egoera egokirik sortu. Ainhoa Pujanak adierazi duen bezala, irakasle guztiok daukagu estrategia metodologikodun motxila bat. Bakoitzak berea du eta ez du zertan ondokoaren motxilaren kopia bat izan behar. Nire kasuan, eta nire motxilatxoa antolatzeko eta betetzeko asmoarekin, estrategia hauek daude barruan eya beste hauek sartuko ditut.
Dauzkadanetatik ez dut bat bera ere kendu nahi, baina oraingoz bi gehiago sartzeko prest nago. Ez dut motxila pisutsu eta konplexu bat nahi, egokia eta zehatza ordea. Hala ere, beharbada denborak aurrera egiten duen heinean motxilaren berrantolaketa gehiago egin beharko ditut.
Aipatutako guztiagatik, irakasle on batek praktika onen formula eta estrategia metodologikodun motxila eguneratua izan behar du bere lana ahalik eta hoberen burutzeko.
Oso interesgarria zure estrategia metodologikoen motxila eta ideia ona motxila asko bete nahi ez izana! horrela askoz hobeto beteko dituzu dituzun estrategiak.
ResponderEliminarOndo izan
Eskerrik asko Amanda!
ResponderEliminarEgia esan, hobe benetan erabiliko ditugun bost estrategiak motxilan eskura izatea, erabiliko ez ditugun hamaika estrategia baino. Kantitateak ez du zertan kalitatearekin lotuta egon behar.
Ondo izan!