Txikerra ezizenarekin aurkezten dut ene burua. Euskal filologia eta irakasle izateko masterrea egin nuen, betidanik euskarako irakaslea izatea nahi izan dudalako. Hitzak eta hauek ezkutatzen duten mundua miresten dut, mundu zoragarri eta magikoa baita. Horrez gain, IKT zalea ere banaiz, hauei esker berben magia edonora heltzeko lehen ateak zabaltzen direlako.
Blog honetan ene bizipenak, aurkitutako bitxikeriak eta iritziak argitaratuko ditut. Nahi izan ezkero, idatzi iezadazue. Zuen erantzunak, iritziak eta kritikak ondo etorriak izango baitira.
Beste barik,
Ondo izan!