Honako hau da nire Master Amaierako Lanaren (MAL) gaiaren laburpena:
"IKTek funtsezko tokia hartu dute gizarte-jardueran eta hezkuntzaren praktikan. Bestalde, IKTen erabilera sozialaren ondorioz, komunikatzeko, hizkuntza baliatzeko eta literatura egiteko modu berriak ere garatzen ari dira azken urteotan. Hortik ondorioztatzen da interesgarria izan daitekeela hizkuntzaren eta literaturaren curriculumean gaitasun digitalak integratzea, bai teknologiek ikaskuntza-prozesuari laguntzeko eskaintzen dituzten aukerak baliatzeko, eta bai ingurune digitaletan komunikatzen eta hizkuntza eraginkortasunez erabiltzen trebatzeko ere.Ildo horretatik, lan honetan bloga ardatz hartuko duen proposamen didaktiko bat garatu nahi da, Hizkuntza eta Literatura irakasgaiko atal batzuk lantzeko (poesia soziala, lexikoa…), baina, batez ere, ikasleei testuen eta testugintzaren gaineko kontzientzia bete eta kritikoa garatzen laguntzeko. Helburu horrekin, jarduera mota asko erabil litezke. Lan honetan azken urteotan han eta hemen blogen inguruan egindako esperientziak gainbegiratuko ditugu, eta horietan oinarrituta, euskara eta euskal literatura Batxilergoko 1. Mailan eta D ereduan lantzeko hainbat jarduera eta sekuentzia proposatuko ditugu, betiere, bloga ikaskuntza-esperientziak gizarteratzeko eta gelatik kanpoko errealitatearekin lotzeko ahaleginean."
Zer deritxozue?
No hay comentarios:
Publicar un comentario