Aurreko batean esan nizuen bezalaxe nire MALa euskara eta euskal literaturako ikasgaia eta blogak lotzen ditu. MAL txukun bat egin ahal izateko Web 2.0 eta blogei buruzko zenbait irakurgai irakurtzen nabil. Irakurgai asko karrerako zenbait ikasgaietan landutakoa gogoan ekarri dit, egia esan, ikasgai horiek izan ziren blog munduan barneratu nindutenak.
Aipaturiko irakurgaietan honako hitz hauek irakurri ditut: "los blogeros en Internet son al mismo tiempo lectores y autores, consumidores de información y creadores de contenidos" (Barba, C; Capella, S (2010): Ordenadores en las aulas: La clave es la metodología, Educación 2.0, GRAÓ, Barcelona (25. or.)) Hori irakurtzean blog honen bizitasuna eta blogeekiko dudan jarrerari buruzko hausnarketa bati ekin diot.
Badirudi, blogaren barneko estadistikari kasu eginez, zenbait irakurle ditudala; baina zergatik ez dute parte hartzen nik idatzitako sarrerei erantzuten?
Txikerra!! zelan? bah ni guztiz ados nago esaldi horrekin...informazioa hegan egitn du alde batetik bestera eta ez gara horretaz konturatzn. hasieran paso egitn nuen baina gero ta gehio irakurtzn dut (liatuta egon arren)..kontuz reader,twitter ta horrelako gauzekin ke enganxaaaaa jaja!
ResponderEliminarKallaö!! zmz? ni irakurri eta irakurri hondartzan nagoen bitartean...jeje!!
ResponderEliminarBeno! azkenean komentario bat!! jaja!! benetan arduratuta nengoen... ez nekien zergaitik ez zenuten idazten! Blogak irakurtzeko minutu batzuk baldin badituzu ezin dezakezu esan ez dekozula denborarik sarreraren bati erantzuteko! Reader ez dakit zer den, eta uste dut hobeto ez baldin badakit... internetera sartzen nazen bakotzien pestaña asko dekodaz zabalik (twitter, facebook, tuenti, gmail, berba ederrak bloga, iretargitik zintzilik bloga, berria...)! en fin...
ms sk