2017-03-13

DBHko Praktika ONak diseinatzen

Oraingoan, ikasleen eta irakasleen konpetentzia digitala garatu ahal izateko praktika on bat gertatzeko baldintzak batu ditugu. Gure gaitasun digitala martxan jarri dugu eta Google Drivearen bitartez bildu ditugu baldintzak.
Ikusten duzuen bezala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako praktika on bat emateko baldintzak multzokatu ditugu praktika on baten osagaiak oinarri hartuta. Osagai hauetariko bakoitzean dauden baldintzak praktika on bat izateko gutxienez eduki behar direnetatik bikain aritzeko behar direnetara arte sailkatu ditugu.

Jarduera oso interesgarria izan da, taldekide guztion ideiak eta proposamenak oso baliagarriak izan direlako.

2017-03-08

Praktika onak eta estrategia metodologikoak

Ainhoa Pujanaren bideoa ikusi eta gero, praktika onak lortzeko osagaiei buruz pentsatzen aritu naiz. Oso interesgarriak eta egokiaki iruditu zaizkit Ainhoa Pujanak aurkeztu dituen sei, ingelesez Cdun, osagaiak.


Praktika onak lortzeko formulari ezinbestekoa den gauza bat falta zaiola uste dut: NAHIA. Honi esker, aipatutako osagai guztiak aurrera eraman ahal ditugulako. Beraz, praktika onen formula honako hau dela esan genezake:


Formula lortu dugun arren, irakasteko estrategia metodologikoak behar ditugu. Bestela ezingo genuke irakaskuntza egoera egokirik sortu. Ainhoa Pujanak adierazi duen bezala, irakasle guztiok daukagu estrategia metodologikodun motxila bat. Bakoitzak berea du eta ez du zertan ondokoaren motxilaren kopia bat izan behar. Nire kasuan, eta nire motxilatxoa antolatzeko eta betetzeko asmoarekin, estrategia hauek daude barruan eya beste hauek sartuko ditut.


Dauzkadanetatik ez dut bat bera ere kendu nahi, baina oraingoz bi gehiago sartzeko prest nago. Ez dut motxila pisutsu eta konplexu bat nahi, egokia eta zehatza ordea. Hala ere, beharbada denborak aurrera egiten duen heinean motxilaren berrantolaketa gehiago egin beharko ditut.

Aipatutako guztiagatik, irakasle on batek praktika onen formula eta estrategia metodologikodun motxila eguneratua izan behar du bere lana ahalik eta hoberen burutzeko.

2017-03-06

Arazo-egoera: literatura lantzen

Gaur egun nahiko barneratuta daukagu ikasteak alde teoriakoa eta alde oraktikoa duela. Hala ere, zenbait kasutan alde teorikotik alde praktikora eman beharriko pausua ia eman gabe dago. Adibidez hizkuntzetako ikasgaietan literatura lantzen denean, honen alde teorikoa besterik ez da lantzen. Egia da ikasle guztiek literatura lan bat ekoizteko gaitasunik ez dituztela, baina literatura lantzeko beste modu batzuk badaudela esan genezake. Arazo hori oinarri izanda, eta Gabriel Aresti eta bere poesia aitzakitzat, hona hemen nire proposamena.

Ikusten den bezala, ataza honen bidez ikasleek hainbat konpetentzia landu eta barneratu ahal dituzte. Aipatu ez ditudan arren, ataza honekin zeharkako konpetentzia guztiak (ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia; ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia; elkarbizitzarako konpetentzia; izaten ikasteko konpetentzia; eta hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia) ere lantzen dira. Denak, zeharkakoak eta diziplina barnekoak, ikasleen formakuntza egokirako beharrezkoak baitira.