Gaurkoan berben mundua alde batera utziko dut eta kirol munduan barneratuko naz. Badakit harriagarri xamarra dela, berben munduko neska baitnaiz. Baina, esan bezala gaur arratsaldean "kit-kat" bat egingo dut.
Gaur, herriko bi kuadrilen arteko futbol partida egingo dugu. Danok lagunak izan arren, 17:30tan etsaiak eta aurkakoak izango gara. Eta partida ostean pote batzuk edota merendola goxo bat egingo dugu berriro lagun bihurtuz.
Beno, muskuloak berotzen eta arropa egokiak janzten hasiko naiz. Hurrengoan kontatuko dizuet zer gertatu den eta nortzuk irabazi "dugu".
2011-04-26
2011-04-21
Praktiketako memoria amaituta!!
Aste Santuko oporrei hasiera bikaina emateko praktiketa memoria gainetik kendu dut. Imagina ezina zirudien, baina azkenean heldu da eguna.
Atzo igo nuen Moodletics-era. Ez dakit ondo ala txarto igo nuen, baina nire mentoreak badauka kopia bat badazpada.
Gaur, Master Amaierako Lanarekin (MAL) hasi naiz. Beste amesgaiztotxo bat. Hau ere IKTen ingurukoa da, blogen ingurukoa hain zuzen ere. Aurrerago MALari buruz berri ematen saiatuko naiz, orain hondartzara edo futbol partidu bat prestatzera noa! Batek daki! Orain "oporretan" baitnago...
Ondo izan!!
2011-04-19
2011-04-18
Ikasleen copy-paste-a
Ikasleen azken teoria sarrerak zuzentzen nabil. Hauek zuzendu eta gero haien notak jarrita egongo dira! Baina, nire zuzenketak harriduraz eta frustrazioz bete dute ikasle batzuen copy-paste-ak. Ez dute informazioa birmoladatu, berdin berdin kopuatu dute!!
Gogoan ditut nire ikasle garaiak, eta guk ere copy-paste-a erabiltzen genuen; ados! Baina, disimulatzen saiatzen ginen, hitzen ordena aldatuz edota iturri desberdinak nahastuz paragrafo berean.
Baina gaur egungo ikasleek ez dute horren besterako denbora edo gogorik edo lotsarik!! Beraz, copi-paste-dun teoria sarrerak ez ditut kalifikatuko eta "zigorra" haien benetako euskarako irakaslearen esku utziko dut. Edota beste ideiarik daukazue?
2011-04-13
Memoriaren azken ukituak egiteko prest!
Azkenean, praktiketako memoria (amaitezina) amaitu dut. Idatzi behar nuena idatzi dut, esan behar nuena hamaika bider errepikatu dut. Baina azkenean amaitu dudala uste dut.
Bakar-bakarrik azken ukitu batzuk falta zaizkit:
- Hizkuntza formala eta egokian idatzia izatea. Egia esan, ez dakit nola birmolda dezakeedan hori. Saitu egiten naiz hizkuntza egoki baten idazten, baina uste dut nire idazteko era naturalak saiakera horiek ezabatzen dituela.
- Eranskinak. Bai, memoriaren erdia eranskinak dira, eta hauek word-era pasatu, atondu eta txukundu behar ditut memorian erantsi baino lehen.
- Itxura. EHUtik memoriaren itxura zehaztua dago. Azala, aurkibidea, letra tipo eta tamaina, orrialdeen zenbaketa, marginak,... dena! Beraz, guzti horrek ere bere garrantzia duenez denbora eman beharko diot.
Baina, hala ere, nola edo hala, memoriaren pisurik handiena gainetik kendu dudala sentitzen dut. Azken ukituak memoria bezain astunak izan arren.
2011-04-11
Musika lexikoa ikasteko
Zenbatetan erabili ditugu abestiak hizkuntzak ikasteko? lexikoa zein ahoskera! Egia da, askotan "kiwi-melon" fenomenoak gure ikasketa fonikoa guztiz kakazten zuela. Baina hala ere noizbehinka zer edo zer ikasten genuen.
Pasadan astean, lagun dudan filologo espaniar batekin egon nintzen hizketan nola zenbait abeslarik ez ohikoak diren hitzak haien abestietan sartzen zituzten, eta ondorioz, guk, abeslari ez profesionalok ikasten genituen. Adibide gisa Alaskaren abestiak.
Gutariko nork ez du "¿a quien le importa?" edo "bailando" edo "ni tu ni nadie" abestu? Ba harrigarria izan arren, abesti horiei esker gutariko askok "me consta" edo "atormentarse" bezalakoak ikasi, eta abestu, ditugu. Ala ez?
Beraz, behintzat espainiera ikasteko Alaskaren abestiak ez daude batere txarto!
2011-04-04
Batua ala euskalkia?
Irakaskuntzan zein hobestu behar dugu, batua ala euskalkia?
eta zergatik?
Bata hobestean, bestea ez al da kaltetzen?
Galdera interesgarriak daude gaur nire buruan, eta erantzunen bat lortu ahal izateko Julian Maiaren Euskara Batuaren eta euskakiaren arteko harremanen bilakaera irakaskuntzaren ikuspuntutik artikuloa irakurriko dut.
eta zergatik?
Bata hobestean, bestea ez al da kaltetzen?
Galdera interesgarriak daude gaur nire buruan, eta erantzunen bat lortu ahal izateko Julian Maiaren Euskara Batuaren eta euskakiaren arteko harremanen bilakaera irakaskuntzaren ikuspuntutik artikuloa irakurriko dut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)