Aurrekoan NIAz aritu nintzen eta nire NIA aztertu eta antolatu nuen. Oraingoan ordea, nire NIA aberasten jarraitzeko eta ikasteko aukera gehiago izateko emango ditudan bost urratsez hitz egingo dizuet.
- Delicious edo Symbaloo web markatzailea berreskuratuko, hornitu eta erabiliko dut. Etxean eta lanean erabilgarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkidan guneak eskura izateko. Oraindik ez dakit zein berreskuratu, gomendiorik?
- Nire esku dagoen etekin guztia aterako diot Twitterri. Horretarako zerrenda desberdinak sortuko ditut, gai jakin batzuen gainean. Adibidez, GD + IKT jakitunak. Zerrenda honetan gaitasun digitalaren eta IKTen ezagutzan jakitunak direnak sartuko ditut eta euren ekarpenen berri arinago izango dut.
- Niretzat berria den Feedly RSS irakurlea erabiltzen ahaleginduko naiz. Horretarako zehazki zer, zertarako eta nola erabiltzen den aztertuko dut. Ondoren erabiltzen hasiko naiz.
- Hasieratik errezeloa izan diodan arren, nire identitate digitala bateratzeko unea heldu dela uste dut. Horretarako, leku guztietan nire izen-abizenekin sinatuko dut. Pausu honen alde txarrak alde onak baino argiago ditudan arren, kultura digitalaren mesedetan baikortasunez aurre egingo diot erronkari.
- Nire parte hartzea aktiboagoa izaten ahaleginduko naiz eta ekoiztutako edota sortutako materialak denon eskura jarriko ditut. Beste inork erabili eta hobetu dezan.
Hona hemen nire NIA aberasteko aurrera eramango ditudan bost aupadak. Ia modu egoki batean egiteko kapaza naizen.