Euskal literaturari eskeinitako zenbait toki daude interneteko hodei zabalean. Toki hauek hiru multzotan sailkatu daitezke:
- Gordailuak
- Web-orriak
- Blogosferak
Gaurkoan Euskal literaturaren gordailuen barrena murgilduko naiz. Gordailu guztiak Armiarma literatura sarean aurkituko ditugu. Bertan gordailu desberdinak daude:
- Liburu elektronikoak: bertan euskal klasikoak eta literatura unibertsaleko obrak daude.
- Literaturaren Zubitegia: euskal idazleen inguruko informazioa dago (biografiak, kritikai, iruzkinak eta testu edo audio zerrendak) esteken bidez antolatua.
- Literatur emailuak: hemen literatur argitalpenak eta ekimenak iragartzen dira.
- Basquepoetry: euskal poesiaren antologia digitala da, zenbait hizkuntzera itzuliak daude zenbait poema.
- Euskarari ekarriak: hemen euskarara itzulitako literaturaren berri ematen da.
- Klasikoen gordailua: gordailu honetan euskal idazlan klasikoak osorik formatu digitalean daude.
- Bertso eta Olerkien Hemeroteka: hau bertso eta olerkien antologia digitala da.
- Literatur Aldizkariaren Gordailua: zenbait literatur aldizkariren bildumak, osorik, formato digitalean hemen aurkitu daitezke.
- Euskal Prentsaren Lanak: XIX. mendetik aurrera sorturiko kazetaritzako hainbat lan formatu digitalean hemen daude.
- Euskal Lokuzioak Sarean: hemen euskal lokuzioak bila daitezke kontzeptuen arabera.
Gaurkoz, informazio nahikoa jarri dut. Guzti hau sekuenztia didaktiko egokietan txertatuz gero, ariketa oso eraginkorrak lortu daitezke. Gainera, oso garrantzitsua da ikasleei gordailu guzti hauek aurkeztea, haien haien kabuz literaturaren txokoak ezagutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario