Mostrando entradas con la etiqueta Argazkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Argazkia. Mostrar todas las entradas
2014-04-29
2014-02-05
2013-10-18
2013-09-11
2013-04-13
2013-02-22
2013-02-20
2013-01-24
2012-05-28
Maestro vs. Ministro
Duela astebete facebook-ean ikusi nuen argazki honek aho zabalik utzi ninduen:
Argazkia lagun batzuei erakutsi eta gaiari buruz hitz egiten egon gine. Orduan, hispaniar filologoa den lagun batek "maestro" eta "ministro" hitzen jatorriaz hitz egin zigun. Oso azalpen interesgarri eta harrigarria eman zigun, baina ezin izan nuenez guztia apuntatu, hona hemen nirekin ikasi zuen ingeles filologo batek ematen duen azalpena;
El vocablo "maestro" deriva de magister y este, a su vez, del adjetivo magis que significa "más" o "más que". Al magister lo podríamos definir como el que destaca o está por encima del resto por sus conocimientos y habilidades. Por ejemplo, Magister equitum ("jefe de caballería" en la Antigua Roma) o Magister militum ("jefe militar").
El vocablo "ministro" deriva de minister y este, a su vez, del adjetivo minus que significa "menos" o "menos que". El minister era el sirviente o el subordinado que apenas tenía habilidades o conocimientos.
Argazkiko mezua ikusita eta bi hitzen etimologia jakinda, argi eta garbi dago "ministro" edozein izan daitekeela eta gaur egungo egoera aldatzeko "ministro" kopurua murriztu eta haientzat bideratzen den dirua "maestro"ek hezkuntzan erabiltzen dituzten baliabideak hobetzeko erabili behar dela!!
2011-11-08
Euskera Eguna Bakion
Datorren larunbatean, azaroaren 12an, Bakiok Euskeraren Eguna ospatuko du. Egun osoa hainbat eta hainbat ekitaldiz horniduta izango da; jaialdi honetako unerik biziena eta herrikoiena Zubiaurreko probalekuan egin ohi den herri bazkaria izango da. Bertara adin guztietako euskaltzaleak batuko dira. Programaturiko ekitaldiak:
11:30 - Umeen herri kirolak, Urkitza Ikastetexeko Guraso Alkartearen eskutik, Sabino Arana pasealekuan.
12:30 - Triki-potea Sabino Arana pasealekuan hasita
15:00 - Herri bazkaria probalekuan
16:30 - Eskolako umeek prestatutako txisteak eta bestelako sorpresak
17:00 - Euskal kantuak, Herriko kultur eta kirol alkarte guztiak Taberna Ibiltariagaz kantari.
23:30 - Akerbeltz musika taldea Bakioko Torrea Gaztetxean.
ZATOZ ITZEL PASETAN!!
2011-11-03
Zubirik gabeko hilabetea
Azkenean amaitu dira zubiak, aldi baterako behintzat.
Urriko lehenengo zubian frantsesei buruz nuen ideia nahiko aldatu du. Dordogna-Perigord-eko departamentutik ibili naiz lagun batzuekin. Benetan leku ederra da Frantziako departamentu hori. Bertan Frantziako herririk ederrenen zerrendatik 9 herri daude, zenbait gaztelu eta paisaia ikaragarriak.
Bigarren zubian, ordea, Bakion geratu naiz koadrilako eguneroko gauzdez gozatzen eta Urriko Azken Astelehenean Gernikara joan ginen. Oso giro ederra zegoen, eta eguraldia paregabea izan zen.
Orain, azaro lasai honetan alemanari bultzada gogor bat eman beharko diot eta zeinu hizkuntzako klaseetan ikasitakoa errepasatu.
2011-10-03
Zeinuen Hizkuntza ikasten
Hasi egin da niretzat 2011-2012 ikasturtea. Gaur bertan Zeinu Hizkuntzako (ZH) ikastaroa hasi da. Euskal Gorraken bidez ikasten hasi naiz ZH Bilbon.
Badakit ez dela batere ohikoa ZH ikastea, baina betidanik egin nahi izan dudan gauza bat da, eta aurten, langabezian nagoela aprobetxatuz, ekin diot zeinatzen ikasteari!
Gaur ikastaroko lehenengo eskola eguna izan da eta gezurra badirudi ere ZHko alfabetoa ia-ia primeran dakit eta nire burua aurkezten ikasi dut ere. Beste edozein hizkuntzatan hau txorakeri bat iruditu daiteke, baina zer gehiago ikasi daiteke irakaslea ZHn bakarrik hitz egiten (edo hobeto esanda dago zeinatzen?) baldin badago? Bai, hala da. Eskoletan ahozko hizkuntzak debekatuta daude, beraz gure komunikazio era bakarra zeinuak eta zeinuen alfabetoan letreiatutako hitzak dira.
Benetan oso gogorra izan arren zenbait momentutan, ilusioz betetzen nau! Benetan komunikazio era honek guztiz liluratuta nauka!

2011-09-19
2011-2012 ikasturtearen hasiera enigmatikoa
Amaitu dira oporrak langabezian egon arren.
Uda nahiko bidaiaria izan ondoren heldu da iraila eta 2011-2012 ikasturtea planeatzeko garaia. Oraindik ez dakit zehatz-mehatz zer egingo dudan...
Gogoratzen ditut Veneziako kanaletako olatutxoak edota Ibizako ilunabarra... uda paregabea izan da bai! orain, ikasturte ona etorriko ote da?

2011-07-26
Euskal Folklorea Italian
Aspaldiko partez, KAIXO!!
Uztail lanpetua eta bidaiaria izan dut aurtengoa. Lantxo batean nabil, eta horrez gain Itxas-Alde Dantza Taldearekin Italiara joan naiz.
Bertan Euskal Folklorea erakusten ibili gara Trevisoko inguruetan; eta gero bi egun turistiko eman ditugu Venezian.
Orain etxean nago, beraz, nire berri maizago edukiko duzue.

2011-06-29
San Juan bezpera eta eguna
Urtero bezala kuadrilan San Juan bezpera ospatzen dugu maiatz-ekainean eskuratzen ditugun egurrezko gauzak errez. Ohitura bihurtu da eta egun honetan kuadrila ia osoa batzen gara. Honako argazki honetan aurtengo sua agertzen da:
San Juan bezperako suan datorren urterako desioak erre eta goiz etxera joan nintzen, San Juan egunerako plan paregabea baitnuen: Aitarekin San Juanera. Inoiz ez naiz joan Donienera San Juan egunean. Bermeotarrez gainezka zegoen, eta eguraldi paregabea egin zuen.
Etxetik, kostaldeko bidetik tipi-tapa heldu ginen Eneperira, eta hango bidezka hartu eta Donienera. Eta gero bide berdina etxera, noski!
Hona hemen Donieneko argazki eder bat San Juan egunean ateratakoa:

2011-06-14
1969 vs. 2009
Argazki hau facebook-ean Masterreko ikaskide batek zintzilikatu du, eta nik hona ekarri dut honako galderarekin: HAU OTE DA GURE ETORKIZUNA?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)